Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.

2012/12/05

Minbizia

elbloginfantil.com
Askotan entzun dugu minbizia gaixotasunaz hitz egiten, izan ere, gaixotasun honek etsipena eta kezka sortzen baititu gizartean, oraindik, menderatu dela esaterik ez dagoelako. Hala ere, honi buruz askotan hitz egiten dugun arren, daukagun ezagupen maila ez da oso handia. Gainera, askotan, adineko pertsonei atxikitzen zaie gaixotasuna baina umeek ere pairatu dezaketela argi izan behar dugu.

Gaitza, gorputzean zelula anormalak kontrol barik hazten eta hedatzen direnean, eta zelula horiek ehunak eta organoak hondatzen dituztenean sortzen da. Eragileak bi motatakoak izan daitezke, batetik genetikoak eta bestetik kanpoko faktoreak, hala nola, erradiazioak, birusak, elikadura...

Azken ikerkuntzek zer dioten jakin nahi baduzu jarraitu irakurtzen.

Minbiziaren ikerkuntzan eta terapian asko aurreratu da, nahiz eta oraindik ez den hori gainditzeko sendagairik aurkitu, baina adituen arabera, gaitz honen aurkako neurririk eraginkorrena prebentzioak izaten jarraitzen du. Azken bi mendeetan, zientzialariek kanpoko eragiletan jarri izan dute arreta gehienbat, baina azken bi hamarkadetan berriz, etsaia barruan dagoela ikusi dute, hau da, geneek sortzen dute gaixotasuna, baina hori bai, kanpoko eragileen ondorioz.

Iturriak:
http://zientzia.net/artikuluak/minbizia-zelula-gaiztoen-inbasioa/
elbloginfantil.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario