Trastorno honetan, inguruko faktoreek zein genetikoek
parte hartzen dute eta esan beharra dago gaixotasun hau portaera arazo bat
dela, haurtzaroan agertzen dena eta haurrek 7 urte inguru dituztenean
diagnostikatu egiten dena.
Argazkiaren iturria: www.nsalud.com
Aktibitate fisikoaren, inpultsibitatearen eta arreta
mantentzeko arazoaren handiagotzea bezala agertzen da eta haurren %5-%10a
hartzen du.
Eskolan gaixotasun hau duten ikasleak tratatzeko hainbat
ideia hartu behar dira kontuan, betiere jakinda irakasle eta gurasoen arteko
elkarlana ezinbestekoa dela. “Guía de Actuación en la Escuela ante el Alumno
con TDAH” lanak hainbat ideia zehazten ditu.
Honakoak dira:
- Garrantzitsua da irakasleak tolerantzia, pazientzia eta autoritatea erakustea.
- Gaixotasun hau pairatzen duten ikasleekin hitz egin nahi badu irakasleak, onena era pribatuan egitea da, besteen aurrean ez lotsatzeko.
- Ikaslea ikasgai ezberdinetan ze maila daukan aintzat hartu behar du irakasleak, bere zailtasun eta erraztasunak identifikatzeko.
- Egokia izango litzateke AGHA pairatzen duen ikaslea dagoen ikasgelan, lanerako giro ona egotea eta ikasle kopuru murriztua egotea.
- Ikasgelan ordena eta adiskidetasuna nagusi izan behar dira.
- Gaixotasun hau daukaten ikasleak lehenengo ilaran kokatu beharko dira eta posiblea izango balitz, leihotik eta atetik urrun, distrakziorik ez aurkitzeko.
- Mahaiaren gainean bakarrik beharrezkoa eduki beharko du ikasle honek, behar ez dituen gauzak gordetzen ohitzeko.
- Ikasgelan ematen diren aginduak zehatzak, zuzenak eta laburrak izan behar dira, errefortzu positiboekin.
- Distrakzioa saihesteko, egokia izango litzateke azterketen edota beste ariketa bazuen formatua murriztea, horrela, bi galdera orri bakoitzean jarriz.
- Eskola batzuek duten psikopedagogoaren laguntza ezinbestekoa da.
http://www.trastornohiperactividad.com/que-es-tdah
http://es.scribd.com/doc/32791518/Guia-de-actuacion-en-la-escuela-ante-el-alumno-con-TDAH
haurhiperaktiboak.blogspot.com
http://cmapserver.unavarra.es/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1HYRRDKR4-60WCFH-1S1&partName=htmltext
No hay comentarios:
Publicar un comentario