Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.

2012/09/24

Down sindromea

Sindrome hau, 21. trisomia izenez ere ezagutua, 21. kromosoman agertzen den anomalia bat da, non kromosoma bikoitza izan beharrean, hirukoitza den. Anomalia honek zenbait organotan eragiten du eta burmuinean sortzen duenaren eraginez adimen atzerapena edo intelektuala gertatzen da. Gaixotasun hau pairatzen duten gaixoen bereizgarri nagusiena ezaugarri fisikoak dira. 

Gaixotasun hau John Langdon Haydon Downek definitu zuen 1866an baina 1959. urtera arte ez zen erabat argitu.

Down sindromea pairatzen duten umeen %75a eskola arruntetara doa eta azpimarratu egiten da gurasoekin batera lan egin behar dela. Jarraian, Eusko Jaurlaritzak Down sindromea: hezkuntza-premiak eta lengoaiaren garapena lanean publikatutako zenbait jarraibide ikusiko ditugu, ume hauekin eskolan nola lan egin behar den ikusteko.

Beste alde batetik, Aschero teknika zertan datzan landuko dugu.

rippleyworld.blogspot.com

 EUSKO JAURLARITZA  Down sindromea: hezkuntza-premiak eta lengoaiaren garapena

Garrantzitsua da arrakastez “gozatzen” uztea, erantzun ona ikusita ez diegu hurrengo pausora azkarregi pasarazi behar. Beren arrakasta-esperientziak ziklikoki errepikatu behar dira. Gainera, ikaskideei beren lorpena ezagutarazi behar zaizkie. 

Garapenerako laguntza-jarrera batek: 
- bitartekoak eta potentzialtasunak azpimarratu behar ditu eta ez mugapenak. 
- ez du gehiegi babestu behar eta ez du izan behar haur izaten jarraitzeko joera. 
- ez du pertsona ordeztu behar besteen ordez aukeratuz eta antolatuz. “Akatsak egiten” uzteak ikaskuntza laguntzen du. 
- pertsona bere osotasunean hartu behar du eta ez du defizitarekin bakarrik identifikatu behar. 
- eskuhartzea indartuko duten denbora eta erritmoa errespetatu behar ditu eta ez du aurreratu behar. 
- bere ulermen-gaitasunaren mailan mundua ulergarri izan dadin saiatu behar du eta ez du aurrez suposatu behar ezin dutela ulertu, aitzitik, sarbiderako estrategiak bilatu behar ditu. 
- komunikazioa onartu eta sustatu behar du inguruarekiko elkarreragina estimulatzeko (buruaren, besoen eta eskuen mugimenduak artikulaziorako behar direnak baino lehenago kontrolatzen dituzte). Komunikatzeko saiakera guztiak baloratu eta interpretatu behar dira.

Gurea bezalako kultura batean, sistemak gazteak hau egin ahal izatea bermatu beharko luke: 
- familiako eguneroko bizitzan ohikoak diren eta gizartean moldatzeko beharrezkoak diren ahozko eta idatzizko mezu jakin batzuk ulertzea; 
- ordutegiaren kontzeptua eta lanera garaiz iristeko, bisitak eta erosketak egiteko, zinera joateko, trena hartzeko eta abarretarako ordutegi hori errespetatzeko beharra ulertzea; 
- etxeko ekonomiako funtsezko hainbat alderdi ezagutzea; 
- gizarterako arau eta ohitura jakin batzuk izatea: garbitasuna, hizketarako txanda zaintzea, nola eskatu jakitea...; 

Ikaskuntzarako motibazioak duen garrantziari dagokionean, urritasun mentala duten pertsonek motibazio horri euts diezaioten saiatzeko, komenigarria izango litzateke berriz gogoratzea ondo egin ditzaketen zereginak proposatzea komeni dela; beren buruengan duten segurtasunari eusteko edo segurtasun hori hobetzeko, gisa horretako proposamenek: 
- motzak izan behar dute amaitu ahal izateko eta amaitzera ohitzeko; 
- dagoeneko menperatzen dituzten jardueretatik abiatu behar dute, “arrakasta gozatzeko” aukera izan dezaten; 
- asimilatu ez diren proposamenetan eta berriak direnetan eskaini behar dute beharrezko laguntza guztia; 
- aldizka errepikatu behar dituzte jarduerak ikaskuntzei eusten laguntzeko eta denboran finkatu ahal izateko; - egin dena baloratu behar dute eta ez egin ez dena; 
- landutako edukiak inguru esanguratsuekin eta funtzionalekin eta ez isolatuekin lotu behar dituzte (adibidez, kalkulagailuak baturak egiteko eta gehiago gasta dezaketen jakiteko balio du); 

Hona hemen babesik eza hori gerta ez dadin esku hartzeko jarraibideak eta irizpideak (Sánchez, 1996): 
- “arrakasta” bere trebetasun eta ahaleginari egoztea; barruko kausei, trebetasunari eta ahaleginari adibidez (gisa honetako hitzekin gogo bero dezakegu: bai hona zaren horretan eta gainera izugarri ahalegindu zara!) 
- porrota ahalegin ezari egoztea, arreta gehiago izan dezaten; 
- edo zeregina ebazteko estrategia egokia ez izateari egoztea “porrota”. Beste bat bilatzen lagundu behar zaio edo bere ahalmenen arabera egokia den bat proposatu behar zaio. 

Iturriak:
http://ezgaitasunarekinkontzientziatua.blogspot.com.es
http://ezgaitu.blogspot.com.es
http://hpbop.pbworks.com
  
ASCHERO TEKNIKA

 Teknika hau Sergio Aschero argentinar musikologoak asmatu zuen orain dela 30 urte. Gure musika sistema arbitrariotzat eta abstraktutzat jo zuen eta zerbait desberdina asmatu nahi izan zuen. Modu honetan, soinuaren ezaugarriak; altuera, tinbrea, intentsitatea eta iraupena modu desberdinean irakurtzeko eta idazteko sistema bat sortu zuen.
Sistema hau Jose Ramon Vitoriak erabiltzen du bere klaseetan, atzerapen mentala duten ikasleekin, Down sindromea duten ikasleekin, hain zuzen. Teknika hau erabiltzearen emaitzak oso positiboak direla esaten du berak.

Teknika hau koloretako borobilak erabiltzean datza:
  • Kolore deseberdinek altuera adierazten dute
  • Borobilaren tamainak intentsitatea adierazten du
  • Borobil kopuruak iraupena adierazten du

Iturriak:
http://mintegi.blogspot.com.es/2007/06/aschero-teknika.html
Argazkia: http://www.mintegi.blogspot.com.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario