Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.

2012/11/13

Asma

Asma arnas aparatuaren gaixotasun kroniko bat da, bronkioak handiarazten dituena. Noizbehinkako gaixotasuna da eta bizitzako edozein garaitan ager edo gerta daiteke. Umeen artean, gaixotasun kroniko ohikoena da.
Iturria: www.serpadres.com

SINTOMAK
  • Arnasa hartzerakoan, soinu agudoak egitea
  • Etengabeko eztula aurkeztea
  • Arnasa hartzeko zailtasuna izatea
  • Opresio torazikoa izatea
Sintoma hauek batera ala banaka aurkeztu daitezke eta orokorrean, gauean edo kirola egiterakoan txarrera egiten dute.

Jarraian, gaitz honekin eskolan nola jardun behar dugun ikusiko dugu.


ASMA ESKOLAN

Lehenik eta behin, gaixotasun hau eskolan modu egoki batean tratatzeko, ezinbestekoa da  ume honekin lan egingo duten profesional guztiak arazoaren jakinaren gainean egotea. Horrela, familiaren eta irakasleen arteko komunikazioa egokia bada, umeak  ikasketetarako trabarik ez izatea eragingo du.

Egia da gaixotasun hau jasaten duten umeen artean, absentismoa ohikoa dela baina egia da ere, ondo kontrolatuta dagoen asmak ez duela zertan absentismo hori eragin behar, krisi asmatikoak ere murriztu egingo direlako. Baina gerta daiteke, noizbait ume bati aipatutako krisi horietako bat ematea eta kasu honetan, egokiena izango litzateke, irakasleak salbamendu edo erreskate bitartekotza uneoro erabilgarri izatea.

Asma arnasketari eragiten dion gaixotasun bat izanik, heziketa fisikoa ikasgaiarekin lotura handia du. Hona hemen, kontuan hartzeko hainbat puntu.
  • Ume batzuek kirola egitearekin edo jolastearekin soilik aurkezten dute gaixotasuna.
  • Gaixotasun hau pairatzen duten ume gehienak kirola egitean sintomak antzematen dituzte, baina honek ez du esan nahi kirolik egin ezin dutenik.
  • Kirola egin baino 20 minutu lehenago medikamentuak hartzeak, sintoma hauek geldiarazi ahal ditu.
  • Sintomak agertzen direnean, umeak eskubidea izan behar du deskantsua hartzeko edota gelditzeko.
  • Ume hauentzako egokienak diren kirolak, igeriketa, bizikletan ibiltzea, futbola, beisbola, tenisa... dira; hau da, umeak tarteetan korrika egitea eta geldirik egotea ahalbidetzen duten kirolak.
Iturriak:
http://www.chicagoasthma.org/asma-en-la-escuela/
http://kidshealth.org/parent/en_espanol/general/school_asthma_esp.html
http://www.osakidetza.euskadi.net/
http://www.mialojamiento.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario