revistanamaste.com |
Barizela umeen nekadura eta sukarragatik ezaugarritzen da, baita azalean agertzen diren negaldunengatik ere. Gaixotasun onbera da eta oso erraz kutsatzen da. Sintomarik nagusiena azalean agertzen diren mantxa gorriak dira, gerora babetan bilakatzen direnak eta azkenik, zakarretan bihurtzen dira azkura handia eraginez.
Jarraitu irakurtzen gaixotasun honi buruz zerbait gehiago ikasi nahi baduzu.
TRATAMENDUA
Ez dago barizela sendatzeko inolako botikarik, baina posiblea da azkura murrizteko sendagaiak aurkitzea.
BARIZELA ESKOLAN
Kontu handia izan behar dugu eskolan gaixotasun honekin, ikaskideen eta familiarren artean, kutsatzeko probabilitatea %90a baita. Beraz, eritasun hau sufritzen duten gaixoek ezin izango dute eskolara joan eta behin pasatu denean bueltatu, gainerakoak ez kutsatzearren.
Garrantzitsua da jakitea birusa gorputzean txertatzen denetik, sintomen agerkuntzaraino, bederatzi-hogeita bat egunen artean igarotzen direla. Gainera, ez dugu ahaztu behar, kutsadura babak agertu baino bi egun lehenago eman daitekeela eta gaixotasuna desagertu eta bost egun berandura arte luzatu.
Iturriak:
http://www.guiainfantil.com/salud/enfermedades/varicela.htm
http://espaiescoles.farmaceuticonline.com (pdf)revistanamaste.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario