Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.

2012/11/05

Asperger sindromea

medcinedom.webnode.es
Asperger sindromea autismo mota bat bezala ulertzen da eta adituek diotenez, bizitza osorako iraun dezake, nahiz eta sintomak joan eta etorri daitezkeen, hau da, gerta daiteke garai jakin batzuetan desagertzea eta gero berriro bueltatzea.

Jarraian, ume hauek erakusten dituzten sintomak, diagnostikoa eta eskolan nola diharduten ikusiko dugu.


Gaixotasun hau daukaten umeek honako sintomak erakusten dituzte:
  • Elkarrekintza sozial desegokiak
  • Hizkuntza "programatua", robotikoa" edo errepikakorra
  • Sen onaren falta
  • Irakurketarako, idazmenerako eta matematikak erabiltzeko zailtasunak
  • Estimulu konplexuen gaineko obsesioa
  • Gaitasun kognitiboaren maila baxua
  • Mugimendu traketsak
  • Jarrera edo keinu arraroak

Aipatzekoa da Asperger sindromea daukaten umeek, autismoa jasaten dutenek ez bezala, ez dutela erakusten hizkuntz garapeneko atzerapenik, hau da, gramatika egokia eta hiztegi aberatsa erabiltzen dituzte. Hala ere, hizkuntza asaldura jasaten dute, testuinguru sozialetan, hizkuntz erabilera desegokia daukatelako. Horretaz aparte, kontzentratzeko eta antolatzeko zailtasunak izaten dituzte.

DIAGNOSTIKOA

Gaitz hau diagnostikatzea oso lan zaila izan daiteke, ume hauek funtzionamendu normala daukatelako bizitzaren atal askotan. Adituek diotenez, esku-hartze goiztiarra oinarrizkoa izan behar da, umeak direnean oraindik garuna garantzen ari delako.

GAIXOTASUN HAU ESKOLAN

Asperger sindromea edo autismoa tratatzeko eskola gutxi daude gaur egun, beraz, gaixotasun hauek jasaten dituzten hainbat ume eskola arruntetara doaz, hala ere, beste batzuk aurrean aipatu ditugun berezi horietara joaten dira.

Eskola arruntetara doazen ume hauen garapena, gurasoen, zaintzaileen, irakasleen eta ikaskideen estimuluen menpe egoten da. Gaitz hau sufritzen duten pertsonak egunerokotasunaren atal ezberdinetan modu egokian dihardute, beraz, ume hauek mundu akademiko zein sozialean ez daukate zertan txarto jardun behar.

Iturriak:
http://kidshealth.org
http://logopediaz.wordpress.com
http://medcinedom.webnode.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario