Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.

2012/11/21

Diskalkulia

espanol.upiu.com
 Askotan, akalkulia  eta diskalkulia terminoak berdin erabiltzen dira baina hauen artean badago ezberdintasuna; akalkulia ematen da heldu batek matematika ikasteko zailtasunak agertzen dituenean burmuinean jasandako lesio bategatik eta diskalkulia umeetan ematen den matematikarako zailtasuna da, burmuineko lesiorik gabe, baina umea heldu izatera heltzen denean, zailtasun hau izaten jarraitzen badu, akalkulia terminoa erabili beharko genuke. (Morrison eta Siegel. 1991)


Jarraitu irakurtzen diskalkulia gaixotasuna umeengan nola ematen den aztertzeko.

Diskalkulia gaixotasuna pairatzen duen umeak honako ezaugarriak izango ditu:
  • Zailtasuna antolaketa espazialari dagokionez
  • Zenbakiak zutabeetan sailkatzeko edota prozeduraren jarraipen egokia egiteko zailtasuna
  • Ikasitako arau baten aplikazioa egitea hau erabili behar ez denean (batuketa egin kenketa egin behar denean)
  • Kenketa baten emaitzan, zenbaki hauek baino emaitza altuagoa lortzea eta hau ezinezkoa denaren azalpena ez ulertzea
  • Biderketa taulak gogoratzeko eta zatiketaren prozeduraren pausu batzuk gogoratzeko zailtasuna
  • Zailtasun berezia buruketak ebazterakoan
  • Prozedurak jarraitzeko eta zergatik egiten diren jakiteko zailtasun berezia

DISKALKULIA ESKOLAN

Gaixotasun hau jasaten duten umeak eskola arruntetara joaten dira baina bertan egokia izango litzateke laguntza jasotzea irakasle aproposekin, hau da, logopedekin. 

Batez ere, aholkatzen da oinarrizko zenbakien kontzeptua indartzea, jokoen bidez egitea eta hurbiltze multisentsoriala erabiltzea. Baina garrantzitsuena da denbora ez mugatzea, hau da, ume hauei behar duten denbora uztea ariketa bat aurrera eramateko. Laguntza honen arrakasta, ikasten ari den kontzeptuaren barneraketa gauzatzeko denbora dagoenaren araberakoa da, beraz, eskolan eta etxean denbora gehiago behar dute irakasleak bidalitako ariketak gauzatzeko.

Iturriak:
http://www.surcultural.info
http://www.discalculia.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario