Gaixotasun hau glutenarekiko (garia, garagarra, zekalea eta oloa) intolerantziaren ondorioz ematen den asaldura kronikoa da, zeinek hesteetako mukosan lesioak eragiten dituen.
cepvi.com |
Umeen kasuan, 9 eta 24 hilabeteren bitartean, goragalea, okadak, diarreak, masa muskularraren galera, hazkundearen zailtasunak... eman daitezke. Hiru urte betetzen dituztenean, taila txikia izatea, anemia edota izaera aldaketa sintomak eman daitezke eta helduak izatean, fatiga, sabel mina, anemia eta meteorismoa. Gerta daiteke pertsona bat nagusia izan arte, gaixotasun hau duenaz ez ohartzea.