definicionabc.com |
Gaur egun ez dago autismoa saihesteko tratamendurik, hala ere, ikerketek esaten dute tratamendurik onena diagnostiko goiztiarra eta hezkuntzako inguru egokia direla.
AUTISMOA ESKOLAN
Alde batetik, ume
hauek joaten diren eskolen ezaugarriak zeintzuk izan behar diren azalduko dugu, beste alde batetik, irakasleek kontuan hartu beharreko lau ideia, eta azkenik,
ikasgelaren antolamendua aztertuko dugu.
Autismoa jasaten
duten umeak eskola arruntetara joaten dira baina hobe da eskolek faktore hauek
betetzea:
- Hobe dira eskola txikiak, ikasle kopuru baxua dutenak.
- Eskola egituratuak egokiagoak dira, estilo didaktiko zuzenekin.
- Beharrezkoa da irakasle guztien konpromisoa, baina are gehiago ume honekin lan egingo duten irakasleena.
- Garrantzizkoa da eskolan hezkuntza berezirako irakasleak egotea, hala nola, psikopedagogoak, logopedak…
Gaur egun, ume autistak nola tratatu behar diren azaltzen duten programek, jarraitu beharreko honako lau ideia hauek aurkezten dituzte:
- Beharrezkoa da, haien ingurunearekin komunikatzen irakastea eta motibatzea.
- Testuinguru estimulatzaile zailetara erantzuten irakatsi behar zaie.
- Programa didaktikoari dagokionez, kontuan hartu behar da ume bakoitzaren gaixotasun gradua eta garapenaren ezaugarriak.
- Irakasleak argi eduki behar du hezkuntzaren azken helburua, helduaroan bizi behar izango duten bizitzara egokitzea dela.
Gaixotasun honentzako, ikasgelaren antolamendua garrantzitsua da, ezaugarri hau txarto betetzekotan alterazioak egon daitezkeelako.
Hasteko, ikasgela
modu argi batean egituratuta egon behar da eta horretarako, kartel
berriemaileak egitea egokia izango litzateke. Ume hauentzako garrantzitsua da
jakitea egunean zehar zer gertatuko den, beraz, agenda erabili daiteke honen berri emateko, baita errutinaren kanpo gertatu
daitekeenaren berri emateko ere.
Kontuan hartu
beharko da metodologia ere bai; hau irekia eta mugigarria izan beharko da eta
onena, irakaskuntza funtzionalaren, aktiboaren eta kolaboratiboaren bidez lan
egitea izango litzateke. Inguruneari dagokionez, segurtasunezkoa eta
konfiantzazkoa izan beharko da, non bai taldean eta bai bakarka lan egin ahalko
den. Jokoak eta tailerrak oinarrizkoak dira, modu honetan ikaslea modu zuzen
batean inplikatzen delako, bai mentalki eta baita fisikoki ere. Amaitzeko, aipatu
behar da ume hauei epe motzeko metak jarri behar zaizkiela eta uneoroko
feedbacka proportzionatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario