Obesitatea edo gizentasuna gorputzeko gantzaren gehiegizko metaketagatik
gertatzen da. Hau gertatzen da ume batek bere pisu idealaren %20a gainditzen
duenean. Pisu ideal hau, adinaren, neurriaren eta sexuaren arabera kalkulatzen
da.
Iturria: blogdefarmacia.com |
OMSaren arabera (Organización Mundial de la Salud), mundu mailan, mila
milioi helduk baino gehiagok pairatzen dute gehiegizko pisua, are gehiago, 300
milioi pertsona obesoak dira.
Gaixotasun hau, elikadura ohitura txarrek sorrarazten dute, baina baita elikatzearekin
zerikusirik ez duten beste arrazoi batzuek ere. Umeen artean, gaur egun, oso
arrunta da eduki kaloriko handia duten produktu eta janari kopuru handia jatea,
hala nola, hanburgesak, pizzak, gozoak…
Aipatutako elikaduraz kanpoko arrazoia, jarduera edo ariketa fisiko eskasa
da. Gure gizartean, bideojokoak, ordenagailurako jolasak, telebista… oso
finkatuta daude eta honek eragiten du umeek jarduera fisiko gutxi egitea. Aipatzekoa
da ikerketek diotenaren arabera, umeek kaloria gutxiago gastatzen dituztela
telebistaren aurrean, lotan daudenean baino.
EKAR DITZAKEEN ARAZOAK
Gaixotasun honek umeengan honako eragozpenak ekartzen ditu:
- Heldua izatean obesoa izateko aukera gehiago izatea.
- Gaixotasun jakin batzuk garatzeko arrisku handiagoa izatea, hala nola, gaixotasun kardiobaskularrak eta diabetea.
- Umearen sistema muskularrak gainkarga handia sufritzea.
- Hazkunde anormala izaten dute, ume batzuk obesoak izateaz gainera, oso altuak direlako. Honek pubertarora behar baino lehenago heltzea eragiten du.
Arazo psikologikoak izan ditzakete, alde batetik, askotan ikaskideengatik
baztertuak sentitzen direlako, eta beste aldetik, soberan dituzten kilo horiek eraginda,
gizentzeko beldurra izaten dute eta honek anorexia nerbiosoa eragin.
KONPONBIDEA
Gaixotasun hau sendatzeko ez da behar inolako farmakorik;
konponbidea, elikadura eta bizitzarako ohitura egokiak hartzea da. Bartzelonako
Valle Hebón Ospitaleko Endokrinologia eta Pediatriako aditua den Antonio
Carrascola adituak dioen bezala, "Obesitatea tratatzeko modurik onena,
arazoari aurrea hartzea da, bizitzako lehenengo hilabeteetatik hasita. Ama
konturatzen baldin bada, bere seme-alabaren pisua eta taila konprobatu ondoren,
neurri estandarretatik desbideratzen hasi dela, orduan komeni da pediatrarekin
kontsultatzea, honek elikadurako pauta eta irizpide egokiak eman diezazkion.
Beti ere errazagoa eta azkarragoa baita kilo bateko gainpisua zuzentzea, hamar
kilogramokoa baino."
OBESITATEA ESKOLAN
Gaixotasun edo gaitz hau esan daiteke, eskolan ez dela
tratazen, hau da, ume hauek ez dute irakaskuntza berezirik jasotzen. Hala ere,
nire iritziz, garrantzitsua da gai hau eskolan tratatzea, umeak konturatzeko
elikadura orekatu bat izatea oinarrizkoa dela osasunerako.
Iturriak:
http://zientzia.net/artikuluak/haurren-obesitatea/
http://www.guiainfantil.com/salud/obesidad/index.htm
http://obesidadinfantil.consumer.es/
http://www.msc.es/campannas/campanas07/obesidad.htm
No hay comentarios:
Publicar un comentario