Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.

2012/10/30

Gaixotasun zeliakoa

Gaixotasun hau glutenarekiko (garia, garagarra, zekalea eta oloa) intolerantziaren ondorioz ematen den asaldura kronikoa da, zeinek hesteetako mukosan lesioak eragiten dituen.

cepvi.com
Umeen  kasuan, 9 eta 24 hilabeteren bitartean, goragalea, okadak, diarreak, masa muskularraren galera, hazkundearen zailtasunak... eman daitezke. Hiru urte betetzen dituztenean, taila txikia izatea, anemia edota izaera aldaketa sintomak eman daitezke eta helduak izatean, fatiga, sabel mina, anemia eta meteorismoa. Gerta daiteke pertsona bat nagusia izan arte, gaixotasun hau duenaz ez ohartzea.


DIAGNOSTIKOA ETA TRATAMENDUA

Diagnostikoa egiterako orduan, beharrezkoa da odol frogak egitea, baina amaierako diagnostikoa biopsia baten bitartez egiten da, horrela jakiten da pertsona bat zeliakoa den ala ez.

Tratamendu eraginkor bakarra glutenik gabeko dieta bat jarraitzea da, bizitza osoan zehar. Eusko Jaurlaritzak honen inguruko dokumento bat plazaratu du, bertan agertzen da zer nolako elikagaiak jan ditzaketen eta zeintzuk ez.


Etiketa hau daukaten elikagaiak zeliakoek jan dezakete

ZELIAKIA ESKOLAN

Ikasgelan gaixotasun hau pairatzen duen ikaslerik izanez gero, ez da arazorik sortu behar. Irakasleak egin behar duen gauza bakarra gaixotasunaz informatzea da, jakiteko gaixoak jarraitu beharreko dietak zer nolako ezaugarriak dituen.

Gerta daiteke ikasleek haien urtebetetzean, ikaskideei gozokiak eramatea edota noizbait ikasgelan askari bat egitea. Kasu honetan, kontua handia izan behar da eramaten den janariarekin, beraz, egokia izango litzateke ikaskideen gurasoak ere arazo honen gainean egotea, batez ere, gaixoa baztertuta ez sentitzeko.

Iturriak:
http://es.wikipedia.org/wiki/Celiaqua

http://celiaquia-escueladepacientes.blogspot.com.es/
http://www.cepvi.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario