Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.

2012/10/08

Dislexia


Dislexia irakurtzeko zailtasun moduan agertzen da, letra bakoitza bere soinuarekin egokitasunez lotzeko zailtasuna. Bi mota bereizten dira:
  • Hartutako dislexia: garuneko lesio baten ondorioz sortzen dena.
  • Dislexia ebolutiboa: irakurtzeko gaitasunean zailtasunak aurkezten dituztenak.
Aipatzekoa da eskolan porrot egiten duten hamar ikasletatik zortzik dislexia arazoak aurkezten dituztela.
Jarraian, gaixotasun hau nola sortzen den, diagnostikoa eta eskolan nola tratatzen duten ikusiko dugu.


ZERGATIK SORTZEN DA DISLEXIA?

Gaur egun ezin da argi jakin zein den bere kausa, esan daitekeena da ez dela motibazio edo esfortzu eza. Azken ikerketek adierazten duten bezala, izaera neurobiologikoa izan daiteke, kutsu genetikoa izanik. Beste teoria batzuek diote umearen garunean egiturazko desberdintasun bat egon daitekeela.

Haur dislexiakoek izaten dituzten akatsik ohikoenak hauek izaten dira:
  • Hizki edo silaba bat irakurtzen ahaztea
  • Hizki bat irakurtzerakoan, beste bat esatea
  • Hizki edo silabak irakurtzerakoan, ordena aldatzea
  •  Hitzak modu desegoki batean elkartu eta banatu hauek irakurtzerakoan
  • Lerroz aldatzea (hau egin behar ez dutenean) irakurtzen den bitartean
Ondorioz, irakurtzen ari direnaren ulermena gaizki egiten dute.

DIAGNOSTIKOA

Dislexiaren diagnostikoa ezin da argi eta garbi egin haurrak sei edo zazpi urte bete arte, hala ere, umeak hizkuntza gaitasunean dituen emaitza kaskarrek guraso zein irakasleei gaixotasun honen susmoan jarri ditzakete.

Gabezia hau ez da inoiz erabat sendatuko, baina tratamendu egokia aplikatuta, hobetu eta zuzendu daiteke.Errekuperaziorako tresnarik egokiena detekzio goiztiarra da.


DISLEXIA ESKOLAN


Argazkiaren iturria: http://cmapserver.unavarra.es/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1HYRRDKR4-58WWMK-1RK&partName=htmltext

 
Iturriak:

http://www.dislexiaeuskadi.com/
http://zientzia.net/artikuluak/dislexia-zuzen-daiteke/
http://eu.wikipedia.org/wiki/Dislexia
http://www.familiaysalud.es/nos-preocupa-que/que-es-la-dislexia



No hay comentarios:

Publicar un comentario