guiainfantil.com |
Epilepsia, gaixotasun neurologikoa da, nerbio-sistema zentralean eragina duena. Gaixotasun neurologiko ohikoena da eta errepikatzen diren krisi epileptikoetan datza. Krisia burmuinean gertatzen den deskarga elektriko bat da; partziala bada, burmuinaren atal konktretu batean gertatzen da, baina orokorra bada, jarduera elektrikoa burmuin osoan ematen da. Gaitz honen gaixo ohikoenak umeak eta hirugarren adinekoak izaten dira.
Gaixotasun
hau sufritzen duten pertsonen %70-80ak sendatzea lortzen du. Epilepsia mota
batzuk sendagaiak hartuz osatzen dira, baina 50 epilepsia mota baino gehiago
daudenez, beste batzuk kirurgiaren bidez senda daitezke eta beste batzuk
hainbat sendagai hartuz.
Jarraian, epilepsia eskolan nola landu behar den landuko dugu.
EPILEPSIA ESKOLAN
Tallin Doktoreak dioenez, "El niño epiléptico no es una epilepsia, es un ser que puede tener las mismas dificultades de aprendizaje que cualquier otro niño, y que muchas veces se adjudica a la enfermedad causas que deben ubicarse en otros aspectos del individuo, del contexto familiar o sociocultural y de la relación de éstos con la institución escolar".
Beraz, irakasleek gaixotasunaren berri izan behar dute, baita ikaskideek ere, gaitz hau arazo bat ez bilakatzeko. Doktoreak esan duenez, epilepsia izateak ez du esan nahi atzerapen mentala izan behar duenik ikasleak, soilik epilespia mota larriekin eman daiteke, hala nola West sindromearekin.
Gerta daiteke, batez ere sendagaiengatik, umeak logura aurkeztea ikasgelan; baina arazo hau erraz konpondu daiteke, bai ikasgelan leku egokietan kokatuz, eta baita berarekin denbora gehiago emanez ere.
Bai irakasle zein ikasleen papera da egoera normalizatzen saiatzea, ikaslea integratzen laguntzea eta gainerako ikaskideei eskatzen zaien ikasketa maila ere berari eskatzea.
Iturriak:
http://www.todosobreepilepsia.com
http://www.guiainfantil.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario