EITB maratoian inoiz baino diru gehiago biltzea lortu dute 676.743€!!
Maratoiari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan klikatu hemen!
Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.
2012/12/14
2012/12/12
Eitb maratoia 2012
2012/12/05
Minbizia
elbloginfantil.com |
Askotan entzun dugu minbizia gaixotasunaz hitz egiten, izan ere,
gaixotasun honek etsipena eta kezka sortzen baititu gizartean, oraindik,
menderatu dela esaterik ez dagoelako. Hala ere, honi buruz askotan hitz
egiten dugun arren, daukagun ezagupen maila ez da oso handia. Gainera,
askotan, adineko pertsonei atxikitzen zaie gaixotasuna baina umeek ere pairatu dezaketela argi izan behar dugu.
Gaitza, gorputzean zelula anormalak kontrol barik hazten eta hedatzen direnean, eta zelula horiek ehunak eta organoak hondatzen dituztenean sortzen da. Eragileak bi motatakoak izan daitezke, batetik genetikoak eta bestetik kanpoko faktoreak, hala nola, erradiazioak, birusak, elikadura...
Azken ikerkuntzek zer dioten jakin nahi baduzu jarraitu irakurtzen.
2012/11/26
Gaixotasunei aurrea hartzen ikasi eskolan!
bbmundo.com |
OMSek (Organización Mundial de la Salud) adierazi duen bezala, beharrezkoa da hezkuntzan osasunaren inguruko programak abiaraztea, ume askok erretzea, ospakizunetan alkohola edatea... normaltzat hartzen dutelako. Gainera, osasuntsu egoteak gaixotasunik ez edukitzearekin lotzen dugu eta ez da guztiz egia, osasuntsua izateak, ongizate fisiko, mental eta soziala hartzen baitu.
2012/11/25
Barizela
revistanamaste.com |
Barizela umeen nekadura eta sukarragatik ezaugarritzen da, baita azalean agertzen diren negaldunengatik ere. Gaixotasun onbera da eta oso erraz kutsatzen da. Sintomarik nagusiena azalean agertzen diren mantxa gorriak dira, gerora babetan bilakatzen direnak eta azkenik, zakarretan bihurtzen dira azkura handia eraginez.
Jarraitu irakurtzen gaixotasun honi buruz zerbait gehiago ikasi nahi baduzu.
Etiketak:
familia,
ikaskideak,
onbera,
sintomak,
sukarra,
tratamendua
2012/11/24
Barizelaren inguruko informazio gehigarria
Hona hemen, barizelaren gaineko informazio orokorra, maryjok igotakoa issuura.
2012/11/21
Diskalkulia
espanol.upiu.com |
Askotan, akalkulia eta diskalkulia terminoak berdin erabiltzen dira baina hauen artean badago ezberdintasuna; akalkulia ematen da heldu batek matematika ikasteko zailtasunak agertzen dituenean burmuinean jasandako lesio bategatik eta diskalkulia umeetan ematen den matematikarako zailtasuna da, burmuineko lesiorik gabe, baina umea heldu izatera heltzen denean, zailtasun hau izaten jarraitzen badu, akalkulia terminoa erabili beharko genuke. (Morrison eta Siegel. 1991)
Jarraitu irakurtzen diskalkulia gaixotasuna umeengan nola ematen den aztertzeko.
Etiketak:
akalkulia,
diskalkulia,
diskalkulia eskolan,
ezaugarriak,
gaixotasuna,
matematika
2012/11/18
Umeekin diskalkulia lantzeko ariketak
Jarraian, diskalkulia eskolan lantzeko hainbat ariketa aurkezten dituen dokumentu bat.
Iturria:
http://www.planamanecer.com
Iturria:
http://www.planamanecer.com
2012/11/13
Asma
Asma arnas aparatuaren gaixotasun kroniko bat da, bronkioak handiarazten dituena. Noizbehinkako gaixotasuna da eta bizitzako edozein garaitan ager edo gerta daiteke. Umeen artean, gaixotasun kroniko ohikoena da.
Iturria: www.serpadres.com |
SINTOMAK
- Arnasa hartzerakoan, soinu agudoak egitea
- Etengabeko eztula aurkeztea
- Arnasa hartzeko zailtasuna izatea
- Opresio torazikoa izatea
Sintoma hauek batera ala banaka aurkeztu daitezke eta orokorrean, gauean edo kirola egiterakoan txarrera egiten dute.
Jarraian, gaitz honekin eskolan nola jardun behar dugun ikusiko dugu.
Jarraian, gaitz honekin eskolan nola jardun behar dugun ikusiko dugu.
2012/11/05
Asperger sindromea
medcinedom.webnode.es |
Asperger sindromea autismo mota bat bezala ulertzen da eta adituek diotenez, bizitza osorako iraun dezake, nahiz eta sintomak joan eta etorri daitezkeen, hau da, gerta daiteke garai jakin batzuetan desagertzea eta gero berriro bueltatzea.
Jarraian, ume hauek erakusten dituzten sintomak, diagnostikoa eta eskolan nola diharduten ikusiko dugu.
2012/11/02
Asperger sindromeari buruzko informazio interesgarria
Hemen daukazue Asperger sindromeari buruzko informazio interesgarria dakarren dokumentu bat.
Honetan, batez ere, ume hauek nola hezi behar diren azaltzen da, adibidez, arazo komunenak, gurasoek nola jardun behar duten... azaltzen da. Brenda Boyd da egilea.
Jarraian, beste bat utziko dizuet, euskaraz dagoena eta Asperger sindromea ikasgelan lantzeko estrategia praktikoak lantzen dituena. Eusko Jaurlaritzak argitaratutakoa da.
Jarraian, beste bat utziko dizuet, euskaraz dagoena eta Asperger sindromea ikasgelan lantzeko estrategia praktikoak lantzen dituena. Eusko Jaurlaritzak argitaratutakoa da.
2012/10/30
Gaixotasun zeliakoa
Gaixotasun hau glutenarekiko (garia, garagarra, zekalea eta oloa) intolerantziaren ondorioz ematen den asaldura kronikoa da, zeinek hesteetako mukosan lesioak eragiten dituen.
cepvi.com |
Umeen kasuan, 9 eta 24 hilabeteren bitartean, goragalea, okadak, diarreak, masa muskularraren galera, hazkundearen zailtasunak... eman daitezke. Hiru urte betetzen dituztenean, taila txikia izatea, anemia edota izaera aldaketa sintomak eman daitezke eta helduak izatean, fatiga, sabel mina, anemia eta meteorismoa. Gerta daiteke pertsona bat nagusia izan arte, gaixotasun hau duenaz ez ohartzea.
Etiketak:
diagnostikoa,
dieta,
eskolan,
gaixotasun zeliakoa,
hesteen mukosa,
tratamendua
2012/10/29
Gaixotasun zeliakoa
Hemen daukazue gaixotasun honi buruzko aurkezpen interesgarri bat, non gaixotasunaren ezaugarri nagusiak azaltzen dituen eta baita zer elikagai jan ditzaketen eta zeintzuk ez ere.
2012/10/28
Epilepsia
guiainfantil.com |
Epilepsia, gaixotasun neurologikoa da, nerbio-sistema zentralean eragina duena. Gaixotasun neurologiko ohikoena da eta errepikatzen diren krisi epileptikoetan datza. Krisia burmuinean gertatzen den deskarga elektriko bat da; partziala bada, burmuinaren atal konktretu batean gertatzen da, baina orokorra bada, jarduera elektrikoa burmuin osoan ematen da. Gaitz honen gaixo ohikoenak umeak eta hirugarren adinekoak izaten dira.
Gaixotasun
hau sufritzen duten pertsonen %70-80ak sendatzea lortzen du. Epilepsia mota
batzuk sendagaiak hartuz osatzen dira, baina 50 epilepsia mota baino gehiago
daudenez, beste batzuk kirurgiaren bidez senda daitezke eta beste batzuk
hainbat sendagai hartuz.
Jarraian, epilepsia eskolan nola landu behar den landuko dugu.
Etiketak:
epilepsia,
eskolan,
krisi epileptikoa,
nerbio-sistema zentrala,
Tallin Doktorea
2012/10/27
Epilepsia
Hona hemen umeei epilepsia zer den eta honen inguruan nola jardun dezaketen azaltzeko interesgarria izan daitekeen bideo bat.
2012/10/22
Prader-Willi sindromea
Prader-Willi sindromea gaixotasun arraro bat da, orokorrean, 15.000
pertsonetatik, batek jasaten du eta 15. kromosoman ematen diren asaldura
genetiko ezberdinengatik ematen da.
Iturria: ferato.com |
Gaixotasun hau izaten duten pertsonek, hainbat ezaugarri komun dituzte:
- Jaiotzean, muskuluen tonua eskasa izaten dute, hau da, ezin dira ia mugitu eta hizkuntzari dagokionez, atzerapena izaten dute.
- Bigarren edo laugarren urtetik aurrera, metabolismoan aldaketa bat ematen zaie, ez dituzte besteon erritmo berdinera kaloriarik erretzen, hortaz, oso erraza bilakatzen zaie pisua irabaztea.
- Haien burmuinak ez du asetasun ordena jasotzen, horregatik, jangura aseezina izaten dute, kontrolatu ezin dutena.
- Hazkundearen hormonaren maila baxua aurkezten dute, zeinek altuera baxua, ehun koipetsuaren areagotzea… dakarren.
Jarraian, ume hauekin eskolan nola lan egin behar den aztertuko dugu.
2012/10/18
Prader Willi sindromeari buruzko informazio interesgarria
Hemen utziko dut Prader Willi sindromeari buruzko dokumentu bat. Honetan, gaixotasun hau eskolan nola landu behar den azaltzen da, irakasleentzako hainbat ideia emanez. Vanesa Maria Galvez da egilea.
2012/10/16
Umeen obesitatea
Obesitatea edo gizentasuna gorputzeko gantzaren gehiegizko metaketagatik
gertatzen da. Hau gertatzen da ume batek bere pisu idealaren %20a gainditzen
duenean. Pisu ideal hau, adinaren, neurriaren eta sexuaren arabera kalkulatzen
da.
Iturria: blogdefarmacia.com |
OMSaren arabera (Organización Mundial de la Salud), mundu mailan, mila
milioi helduk baino gehiagok pairatzen dute gehiegizko pisua, are gehiago, 300
milioi pertsona obesoak dira.
Etiketak:
Antonio Carrascola,
arazoak,
elikadura,
eskolan,
haurrak,
jarduera fisikoa,
konponbideak,
obesitatea
2012/10/14
Autismoa
Autismoa
errealitatearekin harremanak apurtzearen fenomeno patologikoa da, kanpoko
munduaz desinteresatuz. Gaixotasun hau bizitza osoan zehar irauten du eta gaur
egun, 88 pertsonetatik bat autista izaten da. Aipatu behar da gaixotasun hau
izateko probabilitatea lau handiz handiagoa dela mutikoetan nesketan baino.
Gaitz honen
diagnostikoa umeak hiru urte dituenean egiten da, hala ere, azken ikerketek
dioten bezala, sei hilabeterekin egin daiteke. Normalean gurasoak izaten dira
umearen portaera aldaketa antzematen dute- nak.
Gaur egun ez dago autismoa saihesteko tratamendurik, hala ere, ikerketek esaten dute tratamendurik onena diagnostiko goiztiarra eta hezkuntzako inguru egokia direla.
definicionabc.com |
Gaur egun ez dago autismoa saihesteko tratamendurik, hala ere, ikerketek esaten dute tratamendurik onena diagnostiko goiztiarra eta hezkuntzako inguru egokia direla.
AUTISMOA ESKOLAN
Alde batetik, ume
hauek joaten diren eskolen ezaugarriak zeintzuk izan behar diren azalduko dugu, beste alde batetik, irakasleek kontuan hartu beharreko lau ideia, eta azkenik,
ikasgelaren antolamendua aztertuko dugu.
Etiketak:
autismoa,
diagnotiko goiztiarra,
eskolan,
fenomeno patologikoa,
haurrak,
metodologia
2012/10/08
Dislexia
Dislexia irakurtzeko zailtasun moduan agertzen da, letra bakoitza bere
soinuarekin egokitasunez lotzeko zailtasuna. Bi mota bereizten dira:
- Hartutako dislexia: garuneko lesio baten ondorioz sortzen dena.
- Dislexia ebolutiboa: irakurtzeko gaitasunean zailtasunak aurkezten dituztenak.
Aipatzekoa da eskolan porrot egiten duten hamar ikasletatik zortzik
dislexia arazoak aurkezten dituztela.
Jarraian, gaixotasun hau nola sortzen den, diagnostikoa eta eskolan nola tratatzen duten ikusiko dugu.
Etiketak:
diagnostikoa,
dislexia,
dislexia eskolan,
zergatik sortzen da
2012/10/07
Dislexia eskolan lantzeko programa
Hona hemen uzten dizuet sarean aurkitutako bideo bat, non Katamotz programa nola funtzionatzen duen azaltzen den. Programa honek, dislexia lantzeko hainbat ariketa proposatzen ditu.
2012/10/06
2012/09/30
AGHA Arreta galdu-Hiperaktibitate asaldura
Trastorno honetan, inguruko faktoreek zein genetikoek
parte hartzen dute eta esan beharra dago gaixotasun hau portaera arazo bat
dela, haurtzaroan agertzen dena eta haurrek 7 urte inguru dituztenean
diagnostikatu egiten dena.
Argazkiaren iturria: www.nsalud.com
Aktibitate fisikoaren, inpultsibitatearen eta arreta
mantentzeko arazoaren handiagotzea bezala agertzen da eta haurren %5-%10a
hartzen du.
Eskolan gaixotasun hau duten ikasleak tratatzeko hainbat
ideia hartu behar dira kontuan, betiere jakinda irakasle eta gurasoen arteko
elkarlana ezinbestekoa dela. “Guía de Actuación en la Escuela ante el Alumno
con TDAH” lanak hainbat ideia zehazten ditu.
2012/09/29
Ume hiperaktiboekin lantzeko material ezberdinak
Jarraian hainbat link aurkeztuko dira, zeintzuk ume hiperaktiboekin lantzekoak diren. Batzuk inpultsibitatea lantzekoak dira, beste batzuk arreta hobetzekoak eta azkenak dinamikak dira.
Etiketak:
arreta,
dinamika,
fitxak,
hiperaktibitatea,
inpultsibitatea,
materialak
2012/09/24
Down sindromea
Sindrome hau, 21. trisomia izenez ere ezagutua, 21. kromosoman agertzen den anomalia bat da, non kromosoma bikoitza izan beharrean, hirukoitza den. Anomalia honek zenbait organotan eragiten du eta burmuinean sortzen duenaren eraginez adimen atzerapena edo intelektuala gertatzen da. Gaixotasun hau pairatzen duten gaixoen bereizgarri nagusiena ezaugarri fisikoak dira.
Gaixotasun hau John Langdon Haydon Downek definitu zuen 1866an baina 1959. urtera arte ez zen erabat argitu.
Down sindromea pairatzen duten umeen %75a eskola arruntetara doa eta
azpimarratu egiten da gurasoekin batera lan egin behar dela. Jarraian,
Eusko Jaurlaritzak Down sindromea: hezkuntza-premiak eta lengoaiaren
garapena lanean publikatutako zenbait jarraibide ikusiko ditugu, ume
hauekin eskolan nola lan egin behar den ikusteko.
Beste alde batetik, Aschero teknika zertan datzan landuko dugu.
rippleyworld.blogspot.com |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)