Ongi etorria blog honetara, non eskolako ume batzuek sufritzen dituzten gaixotasunak agerira aterako ditugun, bai arraro zein ohikoenak. Gainera, eskoletan eritasun ezberdin hauek nola tratatzen dituzten ikusi ahal izango dugu.

2012/12/14

Podemos ser héroes, un día nada más

EITB maratoian inoiz baino diru gehiago biltzea lortu dute 676.743€!!

Maratoiari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan klikatu hemen!

2012/12/12

Eitb maratoia 2012


EITBk aurten ospatuko duen maratoia jorratutako azken gaiaren ingurukoa izango da, umeen minbiziaren ingurukoa, hain zuzen.

Umeei eta haien familiei lagundu ahal izateko 902542525 zenbakira besterik ez duzu deitu behar. Animatu zaitez! Umeek eta familiek eskertuko dizute.

2012/12/05

Minbizia

elbloginfantil.com
Askotan entzun dugu minbizia gaixotasunaz hitz egiten, izan ere, gaixotasun honek etsipena eta kezka sortzen baititu gizartean, oraindik, menderatu dela esaterik ez dagoelako. Hala ere, honi buruz askotan hitz egiten dugun arren, daukagun ezagupen maila ez da oso handia. Gainera, askotan, adineko pertsonei atxikitzen zaie gaixotasuna baina umeek ere pairatu dezaketela argi izan behar dugu.

Gaitza, gorputzean zelula anormalak kontrol barik hazten eta hedatzen direnean, eta zelula horiek ehunak eta organoak hondatzen dituztenean sortzen da. Eragileak bi motatakoak izan daitezke, batetik genetikoak eta bestetik kanpoko faktoreak, hala nola, erradiazioak, birusak, elikadura...

Azken ikerkuntzek zer dioten jakin nahi baduzu jarraitu irakurtzen.

2012/11/26

Gaixotasunei aurrea hartzen ikasi eskolan!

bbmundo.com

OMSek (Organización Mundial de la Salud) adierazi duen bezala,  beharrezkoa da hezkuntzan osasunaren inguruko programak abiaraztea, ume askok erretzea, ospakizunetan alkohola edatea... normaltzat hartzen dutelako. Gainera, osasuntsu egoteak gaixotasunik ez edukitzearekin lotzen dugu eta ez da guztiz egia, osasuntsua izateak, ongizate fisiko, mental eta soziala hartzen baitu.


2012/11/25

Barizela

revistanamaste.com
Barizela umeen nekadura eta sukarragatik ezaugarritzen da, baita azalean agertzen diren negaldunengatik ere. Gaixotasun onbera da eta oso erraz kutsatzen da. Sintomarik nagusiena azalean agertzen diren mantxa gorriak dira, gerora babetan bilakatzen direnak eta azkenik, zakarretan bihurtzen dira azkura handia eraginez.

Jarraitu irakurtzen gaixotasun honi buruz zerbait gehiago ikasi nahi baduzu.

2012/11/24

Barizelaren inguruko informazio gehigarria

Hona hemen, barizelaren gaineko informazio orokorra, maryjok igotakoa issuura.

2012/11/21

Diskalkulia

espanol.upiu.com
 Askotan, akalkulia  eta diskalkulia terminoak berdin erabiltzen dira baina hauen artean badago ezberdintasuna; akalkulia ematen da heldu batek matematika ikasteko zailtasunak agertzen dituenean burmuinean jasandako lesio bategatik eta diskalkulia umeetan ematen den matematikarako zailtasuna da, burmuineko lesiorik gabe, baina umea heldu izatera heltzen denean, zailtasun hau izaten jarraitzen badu, akalkulia terminoa erabili beharko genuke. (Morrison eta Siegel. 1991)


Jarraitu irakurtzen diskalkulia gaixotasuna umeengan nola ematen den aztertzeko.

2012/11/18

Umeekin diskalkulia lantzeko ariketak

Jarraian, diskalkulia eskolan lantzeko hainbat ariketa aurkezten dituen dokumentu bat.

Iturria:
http://www.planamanecer.com

2012/11/13

Asma

Asma arnas aparatuaren gaixotasun kroniko bat da, bronkioak handiarazten dituena. Noizbehinkako gaixotasuna da eta bizitzako edozein garaitan ager edo gerta daiteke. Umeen artean, gaixotasun kroniko ohikoena da.
Iturria: www.serpadres.com

SINTOMAK
  • Arnasa hartzerakoan, soinu agudoak egitea
  • Etengabeko eztula aurkeztea
  • Arnasa hartzeko zailtasuna izatea
  • Opresio torazikoa izatea
Sintoma hauek batera ala banaka aurkeztu daitezke eta orokorrean, gauean edo kirola egiterakoan txarrera egiten dute.

Jarraian, gaitz honekin eskolan nola jardun behar dugun ikusiko dugu.

2012/11/05

Asperger sindromea

medcinedom.webnode.es
Asperger sindromea autismo mota bat bezala ulertzen da eta adituek diotenez, bizitza osorako iraun dezake, nahiz eta sintomak joan eta etorri daitezkeen, hau da, gerta daiteke garai jakin batzuetan desagertzea eta gero berriro bueltatzea.

Jarraian, ume hauek erakusten dituzten sintomak, diagnostikoa eta eskolan nola diharduten ikusiko dugu.


2012/11/02

Asperger sindromeari buruzko informazio interesgarria

Hemen daukazue Asperger sindromeari buruzko informazio interesgarria dakarren dokumentu bat.
Honetan, batez ere, ume hauek nola hezi behar diren azaltzen da, adibidez, arazo komunenak, gurasoek nola jardun behar duten... azaltzen da. Brenda Boyd da egilea.

Jarraian, beste bat utziko dizuet, euskaraz dagoena eta Asperger sindromea ikasgelan lantzeko estrategia praktikoak lantzen dituena. Eusko Jaurlaritzak argitaratutakoa da.


2012/10/30

Gaixotasun zeliakoa

Gaixotasun hau glutenarekiko (garia, garagarra, zekalea eta oloa) intolerantziaren ondorioz ematen den asaldura kronikoa da, zeinek hesteetako mukosan lesioak eragiten dituen.

cepvi.com
Umeen  kasuan, 9 eta 24 hilabeteren bitartean, goragalea, okadak, diarreak, masa muskularraren galera, hazkundearen zailtasunak... eman daitezke. Hiru urte betetzen dituztenean, taila txikia izatea, anemia edota izaera aldaketa sintomak eman daitezke eta helduak izatean, fatiga, sabel mina, anemia eta meteorismoa. Gerta daiteke pertsona bat nagusia izan arte, gaixotasun hau duenaz ez ohartzea.

2012/10/29

Gaixotasun zeliakoa

Hemen daukazue gaixotasun honi buruzko aurkezpen interesgarri bat, non gaixotasunaren ezaugarri nagusiak azaltzen dituen eta baita zer elikagai jan ditzaketen eta zeintzuk ez ere.



2012/10/28

Epilepsia


guiainfantil.com
Epilepsia,  gaixotasun neurologikoa da, nerbio-sistema zentralean eragina duena. Gaixotasun neurologiko ohikoena da eta errepikatzen diren krisi epileptikoetan datza. Krisia burmuinean gertatzen den deskarga elektriko bat da; partziala bada, burmuinaren atal konktretu batean gertatzen da, baina orokorra bada, jarduera elektrikoa burmuin osoan ematen da. Gaitz honen gaixo ohikoenak umeak eta hirugarren adinekoak izaten dira.

Gaixotasun hau sufritzen duten pertsonen %70-80ak sendatzea lortzen du. Epilepsia mota batzuk sendagaiak hartuz osatzen dira, baina 50 epilepsia mota baino gehiago daudenez, beste batzuk kirurgiaren bidez senda daitezke eta beste batzuk hainbat sendagai hartuz.

Jarraian, epilepsia eskolan nola landu behar den landuko dugu.

2012/10/27

Epilepsia

Hona hemen umeei epilepsia zer den eta honen inguruan nola jardun dezaketen azaltzeko interesgarria izan daitekeen bideo bat.


2012/10/22

Prader-Willi sindromea


Prader-Willi sindromea gaixotasun arraro bat da, orokorrean, 15.000 pertsonetatik, batek jasaten du eta 15. kromosoman ematen diren asaldura genetiko ezberdinengatik ematen da.

Iturria: ferato.com
Gaixotasun hau izaten duten pertsonek, hainbat ezaugarri komun dituzte:
  • Jaiotzean, muskuluen tonua eskasa izaten dute, hau da, ezin dira ia mugitu eta hizkuntzari dagokionez, atzerapena izaten dute.
  • Bigarren edo laugarren urtetik aurrera, metabolismoan aldaketa bat ematen zaie, ez dituzte besteon erritmo berdinera kaloriarik erretzen, hortaz, oso erraza bilakatzen zaie pisua irabaztea.
  • Haien burmuinak ez du asetasun ordena jasotzen, horregatik, jangura aseezina izaten dute, kontrolatu ezin dutena.
  • Hazkundearen hormonaren maila baxua aurkezten dute, zeinek altuera baxua, ehun koipetsuaren areagotzea… dakarren.
 Jarraian, ume hauekin eskolan nola lan egin behar den aztertuko dugu.

2012/10/18

Prader Willi sindromeari buruzko informazio interesgarria

Hemen utziko dut Prader Willi sindromeari buruzko dokumentu bat. Honetan, gaixotasun hau eskolan nola landu behar den azaltzen da, irakasleentzako hainbat ideia emanez. Vanesa Maria Galvez da egilea.


2012/10/16

Umeen obesitatea


Obesitatea edo gizentasuna gorputzeko gantzaren gehiegizko metaketagatik gertatzen da. Hau gertatzen da ume batek bere pisu idealaren %20a gainditzen duenean. Pisu ideal hau, adinaren, neurriaren eta sexuaren arabera kalkulatzen da.

Iturria: blogdefarmacia.com
OMSaren arabera (Organización Mundial de la Salud), mundu mailan, mila milioi helduk baino gehiagok pairatzen dute gehiegizko pisua, are gehiago, 300 milioi pertsona obesoak dira.

2012/10/14

Autismoa

Autismoa errealitatearekin harremanak apurtzearen fenomeno patologikoa da, kanpoko munduaz desinteresatuz. Gaixotasun hau bizitza osoan zehar irauten du eta gaur egun, 88 pertsonetatik bat autista izaten da. Aipatu behar da gaixotasun hau izateko probabilitatea lau handiz handiagoa dela mutikoetan nesketan baino.


definicionabc.com
Gaitz honen diagnostikoa umeak hiru urte dituenean egiten da, hala ere, azken ikerketek dioten bezala, sei hilabeterekin egin daiteke. Normalean gurasoak izaten dira umearen portaera aldaketa antzematen dute- nak.

Gaur egun ez dago autismoa saihesteko tratamendurik, hala ere, ikerketek esaten dute tratamendurik onena diagnostiko goiztiarra eta hezkuntzako inguru egokia direla.

AUTISMOA ESKOLAN

Alde batetik, ume hauek joaten diren eskolen ezaugarriak zeintzuk izan behar diren azalduko dugu, beste alde batetik, irakasleek kontuan hartu beharreko lau ideia, eta azkenik, ikasgelaren antolamendua aztertuko dugu.

2012/10/08

Dislexia


Dislexia irakurtzeko zailtasun moduan agertzen da, letra bakoitza bere soinuarekin egokitasunez lotzeko zailtasuna. Bi mota bereizten dira:
  • Hartutako dislexia: garuneko lesio baten ondorioz sortzen dena.
  • Dislexia ebolutiboa: irakurtzeko gaitasunean zailtasunak aurkezten dituztenak.
Aipatzekoa da eskolan porrot egiten duten hamar ikasletatik zortzik dislexia arazoak aurkezten dituztela.
Jarraian, gaixotasun hau nola sortzen den, diagnostikoa eta eskolan nola tratatzen duten ikusiko dugu.

2012/10/07

Dislexia eskolan lantzeko programa

Hona hemen uzten dizuet sarean aurkitutako bideo bat, non Katamotz programa nola funtzionatzen duen azaltzen den. Programa honek, dislexia lantzeko hainbat ariketa proposatzen ditu.

2012/09/30

AGHA Arreta galdu-Hiperaktibitate asaldura



Trastorno honetan, inguruko faktoreek zein genetikoek parte hartzen dute eta esan beharra dago gaixotasun hau portaera arazo bat dela, haurtzaroan agertzen dena eta haurrek 7 urte inguru dituztenean diagnostikatu egiten dena.

  Argazkiaren iturria: www.nsalud.com


Aktibitate fisikoaren, inpultsibitatearen eta arreta mantentzeko arazoaren handiagotzea bezala agertzen da eta haurren %5-%10a hartzen du.
 
Eskolan gaixotasun hau duten ikasleak tratatzeko hainbat ideia hartu behar dira kontuan, betiere jakinda irakasle eta gurasoen arteko elkarlana ezinbestekoa dela. “Guía de Actuación en la Escuela ante el Alumno con TDAH” lanak hainbat ideia zehazten ditu.

2012/09/29

Ume hiperaktiboekin lantzeko material ezberdinak


Jarraian hainbat link aurkeztuko dira, zeintzuk ume hiperaktiboekin lantzekoak diren. Batzuk inpultsibitatea lantzekoak dira, beste batzuk arreta hobetzekoak eta azkenak dinamikak dira.


2012/09/24

Down sindromea

Sindrome hau, 21. trisomia izenez ere ezagutua, 21. kromosoman agertzen den anomalia bat da, non kromosoma bikoitza izan beharrean, hirukoitza den. Anomalia honek zenbait organotan eragiten du eta burmuinean sortzen duenaren eraginez adimen atzerapena edo intelektuala gertatzen da. Gaixotasun hau pairatzen duten gaixoen bereizgarri nagusiena ezaugarri fisikoak dira. 

Gaixotasun hau John Langdon Haydon Downek definitu zuen 1866an baina 1959. urtera arte ez zen erabat argitu.

Down sindromea pairatzen duten umeen %75a eskola arruntetara doa eta azpimarratu egiten da gurasoekin batera lan egin behar dela. Jarraian, Eusko Jaurlaritzak Down sindromea: hezkuntza-premiak eta lengoaiaren garapena lanean publikatutako zenbait jarraibide ikusiko ditugu, ume hauekin eskolan nola lan egin behar den ikusteko.

Beste alde batetik, Aschero teknika zertan datzan landuko dugu.

rippleyworld.blogspot.com